XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Xina O.N.U. batasunean

Munduko gora-beherak xuritu nahi lituzken batasun hortan egin dute azkenean beren sartzea Xinatarrek.

Bainan Xinan berean ere zer pasatu ote da xuxen azken denbora hautan? Lehenik Lion Chao Chi presidenta baztertu zuten eta hau, nahiz ez den asko berri jakiten, hila bide da geroztik.

Orduan iduri zuen Lin Piao zitakela Mao-ren ordain beharra.

Bainan orai agertua da hori ere baztertua dela beste zenbaitekin, eta behar-bada hila.

Batzuek diote ere Mao hil nahi ukan duela.

Xinatarren gizonak O.N.U.-rateko bidean Parisen gaindi, hiri huntan gelditze bat eginez.